XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZERBITZARI-REN OMENALDIAAzkainen, Urriaren 30-ean -1983 André Luberriaga Azkaineko Auzapeza.
Adixkide maiteak: deneri agur eta ongi etorri Azkaingo herrian.
Egun ditugu beraz apailatzen edo muntatzen, Larrun mendia lekuko, 2 besta eder = Eskualtzaleen biltzarraren urteko elgarretaratzea eta Zerbitzari zenaren omenaldia, lehen mende buru-kari.
Bai, segurki Azkaine ohoratua eta lausengatua da zuek guzieri esker.
Egun goxo bat pasa dezagun elgarrekin.
Milesker berezi bat mugaz bertzaldetik etorri diren guzieri, etorri diren gure anaieri, zeren odol ber-bera baitugu gure zainetan eta itxaropen ber-bera gure gogo bihotzetan.
AZKAINE, herri gisa ezagutua da bazterretan.
Herri pollita omen da...
Bainan Eskual kulturari buruz zer da Azkaine? bertuteko herria ote da?.
Herri huntan, jendea bethi mintzatu da eskuaraz eta, jainkoari esker, oraino mintzo da.
Bainan, denetan bezala, buruz beheitiko bat egin du 30 urthe hautan.
Hainitz kanpotiar sartu delakotz, bainan ere
Lehenengo denboretan, idazle edo izkiriatzaile famatuak izan dire Azkainen.
Huna zonbeit izen: - J.B. DUHALDE, Uhaldekoa, jesuita, olerkilari eta predikari aipatua.
- Aita Klement, hura ere deituraz Duhalde, Sabadin baitakoa, kaputxino predikari famatua.
- Xurio bi anaiak; Mixel,
Zer arrakasta!.
Piarres, haren anaia, Teologiako sailean lan ederra egin duena.
- Martin Iribarren, Etxeberrikoa, Eskual hiztegi edo
- Exteben eta Damien Lapeyre anaiak eta bertze zonbeit famatu izendatzen ahal niuzke hemen, bainan sobera luzatuko nuke.
Bego beraz hortan lehengoa....